XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), oso pozik egoala adierazo eutsan, eta egun gutxi barru, ikastaro barria asi zeitenean, ez zala Fleury'ko ikastaldietara joango esan eutsan, Ateneora baiño, Klaude ta Helene'gaz, neskatoetarik nagusienakaz.

Santi, ori beretzat goragarri izanarren, kezkaz eta artega jarri zan, ikaskai barriak beretzat gogorregiak izango ziralakoan.

Baiña laster baretu zan: mutikoak guztiak beljikarrak naikoa adikorrak ziran eta ikaskizunak ez ziran ain gogor-gogorrrak, gabean be Fleury'n ikasten jarraitu bear ebanarren.

Orregaitik, Claude, Helene ta Santi ez ziran arrezkero beste mutikoen orduan ogeratuko, ordubete geroago baiño.

Gabetan beeko areto nagusian geratzen ziran ikasten, irurak soillik, eta orrek gora andia emoten eutsen guztien begien aurrean.

Ogeratu aurretik, eginbearrak amaituta gero, Tys andereñoak gailleta batzuk eta edontzi bete esne eroaten eutsezan.

Santi poz-pozik joaten zan egunoro Ateneora, burua beti txapelaz estalduta, bere nortasuna agertzeko.

Jakintza ta matematika-gaiak ez yakozan ezer be atsegin; istorian, latiñean eta literaturan, barriz, nota oso onak lortzen ebazan.

Baiña bere artean eta bere lagunkideen artean aldea egoala ikusten eban Santi'k; bera ez zala Ateneoko beste ikasleak lakoa.

Ateneotik urteten ziranean, enparaduak une baten kalean berbetan geratzen ziran edo zinera eta ostikopelotan egitera joaten ziran.

Santi'k, barriz, andik urten eta jarraian Fleury'ra joan bear izaten eban, Fleury jaunaren aginduz kalean miñutu bat be ezin zeitekean geratu-ta.

Santi beti Claude'gaz eta Helene'gaz biurtzen zan Fleury'ra.

Irakasle ta ikasleen artean Santi'k, zelanbait, euskotarren irudi lez artzen eban bere burua; ikasle ona ba'zan, enparadu euskotarrai buruz be eritzi ona izango eben, eta ikasle txarra ba'zan, eritzi txarra.

Orregaitik, ez aban miñuturik galtzen bere ikaskizunetan, bere aberkideak leku onean izteko.

Gabetan be, ogeratuta gero, linterna baten bidez ikusten eban (linternea Aresti'k emondako diruaz erositakoa zan), enparaduak lo egiten eben artean.

Sarritan loak linternea iziotuta artzen eban ezkero, argi bagarik geratzen zan.

Orduan, bere lagunak emoten eutsoen beste pila bat erosteko dirua; eta orrela Santi'k gabetan ikasten eta ikasten jarraitu eban.